17, మే 2013, శుక్రవారం

Habitatetaz, beti egon da zer esana, eta beti egongo da.  Inork pentsatzen badu zenbait Agaricus zelaietan bakarrik ateratzen dela, litekeena da oker egotea.
Irudiko txanpinoia, arvensis edo antzeko espeziekoa, normalean zelaian irteten da, baina pinudi batean topatua izan zen.
Posted by Picasa

20, మే 2011, శుక్రవారం

nekazari

Zure bidalketa helvella(e)n argitaratu da, 13/05/2011(e)(a)n, 21:49:41(e)(a)n

Nire ekimenak.


 


 

Hauxe zen nire baratzaren egoera duela ez asko.Batzuen ustez ez dugu ezer egingo, eta hori sarritan egia dela uste dudan arren baratzaren oraingo egoera erabat ezberdina da.Estalita dagoen egutegi zatian, zein haizeak hautsi baitzigun, tomate landare batzuk dauzkat, eta parez pare ikusten den sailean, bainak jarri ohi diren eran, kaina batzuk tomateentzako eta zazpi landare.Konposta pilatua ere badaukat, baina ez dakit ongi aterako zaidan,behar bada erdi eginda erabiliko dut datorren urtean, iruditzen baitzait erdi-eginak ere egingo duela bere lana. Onena, aukera eta modua izanez gero,zizare haztegi bat egitea, niretzat zaila izango den arren.

Maiatza da, eta hemen inguruan euririk ez du egin ia batere, eta horregatik joan naiz baratzara landareei(azelga eta letxugak ere jarri nituen), ura botatzera. Halere, hori hobea da euri gehiegi egin eta denak gaitzak jotzea baino,tomateak errez gaisotzen dira euri asko egiten duenean, eta zorionez, errekan badago ura oraindik.

Pena da, baina ez daukat behar adina aurrerapen itxurazko baratza osatzeko. Horrek agian morala igoko lidake, lana erreztuko lidake eta.Baina tajuzko uzta bat lortzeko, bestalde, ordu gehiago ere sartu beharko nituzke.Alabaina, ordu gehiegi sartu gabe ere, nire helburua ez denez hortik bakarrik bizitzea, ikasteko gauza asko ditut, jendeak errazak direla pentsatu arren, hain errazak ez direnak.

30 bat metro karratu nahikoa badira barazki mordo bat lortzeko,nik badut lur sail bat, bere zailtasunekin.Argiari dagokionez, itzal dezente eduki arren,uste dut eguraldiak lagunduz gero, eta aurten laguntzen ari da,tomateek emaitza dezentea eman dezaketela dauden tokian.Okerrena hegoaldean dauzkadan zuhaitz altuak dira, Nahiz eta ni han egoten naizen eguerdietan eguzkiak ondo jotzen duela ikusi. Produkzioa pozteko adinakoa izatea ikusteko dago ordea. Momentuz landareek itxura ona dute,asko hazi ez badira ere. Aldameneko azelgak ere aurrera doaz, horiekin esperantza hobea dudalarik. Terreno horretan egiten dira azelgak.Estalki bejetalaren teknika ez dut ikusi hemen erabiltzen, baina daukan famagatik pentsatzekoa da erabiltzea.